Commons:Lehen urratsak
Zer da Wikimedia Commons?
Dozenaka milioi artxiborekin, Wikimedia Commons multimedia artxiboen Interneteko biltegi handienetako bat da. Milaka boluntariok partekatutako lanetan oinarrituta eraikia, Wikipedian eta Wikimedia Fundazioaren irabazi-asmorik gabeko beste proiektu batzuetan erabiltzen diren irudi hezigarriak, bideoak eta audio artxiboak gordetzen ditu Commonsek.
Commonsen obra guztiak "lizentzia libre" baten pean daude. Horrek esan nahi du edonork erabil eta parteka ditzakeela, doan, lizentziaren arauei jarraituz, oro har, egileari sinesgarritasuna emanez eta lizentzia zainduz, beste batzuek ere lana partekatzeko aukera izan dezaten.
Zergatik egin ekarpenak Wikimedia Commonsera?
Imajina ezazu mundu bat, non gizaki bakoitzak libreki parteka dezakeen jakintza guztiaren batura. Zure ekarpenak asmo horren parte izan daitezke. Zure argazkiak eta bestelako fitxategiak Commonsen partekatzen dituzunean eta Wikipediako artikuluak horiekin irudiztatzen dituzunean, zure lana mundu osoko milaka —edo are ehunka mila— lagunek ikusi ahalko dute. Eta ikus-entzuleen are multzo zabalagoa duen baliabide komun bat eraikitzen laguntzen ari zara. Izan ere, Commonseko materialak hezkuntza webguneek, albiste hedabideek, blogariek, artistek, filmegileek, ikasleek, irakasleek eta beste askok erabiltzen dituzte.